Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Errazuriz Echaurren, Fernando

Txileko politikaria (Santiago, 1850 - Valparaiso, 1901). Federico Errazuriz Zañarturen semea zen. Gerra eta Itsas Armadako ministro izendatu zuten 1890. urtean. Handik urte betera Balmaceda lehendakaria kargutik kendu zuen estatu kolpe batean. Errepublikako lehendakaria izan zen urteetan (1896-1901) arazo larriak izan ziren Txile eta Argentinaren artean, modu baketsu batez konpondu zituenak (Itsasertzeko Besarkada, Punta Arenas, 1899).