Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erkiaga Alastra, Eusebio

(«Endaitz») Euskal eleberrigile, olerkari eta antzerkigilea (Lekeitio, 1912 - Bilbo, 1993). Ekin, Eguna, Yakintza, Euzkerea, Egan, Eusko Gogoa, Olerti eta Anaitasuna aldizkarietan argitaratu ditu lan asko. Euskaltzain osoa da 1963. urteaz geroztik. Obra nagusiak: Arranegi, Araibar Zalduna eta Batetik bestera (eleberriak); Nekazariarena, Azkueren heriotzan, Axular handiari eta Lora gorriak (olerkiak); Antzerti jayan izan naiz, Sinisgogorra eta Kanpaien atsekabez (antzerkiak). Itzulpenak ere egin ditu, Aspaldiko Maigret (Simenon) eta Parmenides (Platon).