Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eritema

iz. Med. Gorriuneak sortzen dituen larruazalaren hantura. Larruazaleko gaitz ohikoena da, zain sarera ohi baino odol gehiago inguratzean gertatzen dena.  v  Eritemak era askotakoak izan daitezke. Hona hemen nagusiak: herabezaroan lotsak aurpegi azalera erakartzen duen odolak sortua, pertsona lodietan asko jandakoan urdailera biltzen den odolak eta globulu gorri kopuruaren handitzeak sortua dena, eritema kutsakorrak (mingorria, txarranpina, elgorria, baztanga, nafarreria), koskorrak sortzen dituen eritema, irradaren eraginez sortutakoak (X izpiak, Eguzkiaren izpi ultramoreak), eta beste asko, hala nola botikak, gai pozoitsuak, zenbait lanbidek, asun ileak, zenbait harrek, mostazak eta abarrek sor dezaketena.  v  Eguzki eritema. Eguzkitan luzaro egotean sor daitekeena.