Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ergosterol

iz. Kim. Esterolen saileko alkohola (C28H44O). Zekale-ainotik (Claviceps purpurea) bakartzen da batez ere, baina garagar legamitik ere ateratzen da gaur egun. Animalia eta landare ehun batzuetan ere aurkitzen da. nIrrada ultramoreak jasotzen dituenean, kaltziferol edo D2 bitamina bilakatzen da ergosterola. Giza gorputzean, kaltzioa hezurretan eta hortzetan katalizatzea da horren eginkizun nagusia.