Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ereinotz

iz. Erramua (Laurus nobilis). Usain bereziko hosto iraunkor berde ilunak dituen zuhaitza da, laureazeoen familiakoa, erramua (Laurus nobilis). 10 m inguru egiten da luze. Lore zuri sexubakarrak izaten ditu, 5-6ko sortetan bilduak, eta fruituak olibaren antzekoak, helduta daudenean beltzak. Sukaldaritzan eta botikagintzan erabiltzen dira hostoak. Grezian eta Erroman ereinotz hostoz egindako koroak jartzen zizkien gerrariei, kirolariei eta olerkari onei.