Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ercoreca Régil, Ernesto

Bizkaitar politikaria. Bilboko alkate errepublikarra zen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean. Frankistek atxilo hartu eta Iruñean espetxeratu zuten. Euskal Gobernua eratu ondoren (1936ko urriak 7) preso politikoen trukea lortzeko lanean aritu zen. Negoziazioak Nazioarteko Gurutze Gorriaren babesean egin ziren baina ez zuten arrakastarik izan. Hala eta guztiz ere, Ercoreca aske utzi zuten Esteban Bilbao diputatu karlistaren truke. Bi alderdien arteko lehen preso trukea izan zen hori.