Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erbi

iz. Ugaztun karraskaria, belarri-luzea eta isats-motza, atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak dituena, jateko ona (Lepus sp.). || Erbi(-)txakur. Erbiak harrapatzeko erabiltzen dena.  v  Erbia jauzika eta oso arin ibiltzen da. 65-75 cm inguru izan ohi da luze, eta 5 kg inguruko pisua hartzen du. Hori-iluna du ilea. Oso entzumen oneko animalia da, eta gauzalea. 40 egun inguruko umealdiaren ondoren 3-4 ume egiten ditu. 10 bat urte bizi izaten da. Leku epelak gogokoago ditu hotzak baino. Ia Europa guztian, Asiako mendebalean eta Afrikako iparraldean bizi da, ikusmira oneko lekuetan edo zuhaixska ugariko guneetan. Erbiaren haragia oso ontzat du gizonak eta baita animaliek ere, eta etsai gogorrak ditu horiek.  v  Elurretako erbia (Lepus timidus). Erbi arrunta baino txikixeagoa eta gaztaina kolorekoa izaten da. Neguan zuritu egiten zaio ilea: erbia kolorez aldatu baino lehen egiten du elurra, eta ezer jan gabe eta gorderik egon ohi da ilea zuritzen zaion arte. Alpeetan, 1.200 m-tik gora dauden eskualdeetan, eta Europako eta Asiako iparraldean bizi da.