Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epsom gatz

iz. Kim. Magnesio sulfatoa (MgSO4). Gai zuria eta beiraren gisakoa da. Medikuntzan antidoto eta heste aringarri gisa erabiltzen da; erreumak jotako giltzadurak eta beste hantura mota batzuk sendatzeko ere ona da. Industrian larruak ontzeko eta kolore emaile gisa erabiltzen da.