Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

epifania

iz. Agerkundea. || Erl. Errege eguna. Urtarrilaren 6an ospatzen da.  v  Kristauen artean, Jesu Kristo jendearen eta, bereziki, errege magoen aurrean, lehenengoz agertu zen eguna gogora ekartzen duen jaia (urtarrilaren 6a). Kristautasunaren hasieran, mendebaleko kristauen artean ez zen horrelakorik ospatzen, bai, ordea, ekialdekoetan. Errege magoen zenbatekoa, jatorria eta itxura Goiz Erdi Aroan zehaztu eta X. mendetik aurrera zabaldu ziren Europa guztira.