Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epalza López de Lerena, Domingo

Bizkaiko politikaria (Bilbo, 1884 - Donibane Lohizune, 1956). Zuzenbide eta Letretako ikasketak egin zituen Deustuan eta Madrilen. Banco de Bilbao banketxeko kontseilaria izan zen. Barakaldoko hautagaia izan zen EAJ-ren aldetik 1918. urtean, eta erraz gailendu zitzaion Fernando de Ibarrari. Euskaldunberria zen; euskal abertzaletasunaren oinarriak ezarri zituen legebiltzarrean egin zuen aurkezpen hitzaldian. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Haltsura (Lapurdi) jo zuen. Alemaniarrek Frantzia hartu zutenean Gurseko kontzentrazio esparruan zegoen (1940).