Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Enugu

Nigeriako hegoaldeko hiria, eta Central-Eastern estatuko eta Biafra eskualdeko hiriburua. 228.400 biztanle (1983). Ikatza, burdina, ehungintza eta zurgintza. 1967. urteko maiatzetik urrira bitartean Nigeriatik banandu nahi zuen Biafrako Errepublikaren hiriburua izan zen.