Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eno, Brian

Britainiar musikaria (1948). Musika esperimentalean da batez ere ezaguna. Horrez gainera, aro digitaleko pentsalaria da. Multimediako artista eta ekoizle gisa berrikuntza ugari eskaini du; musika desberdin asko eta multimediako forma eta teknologia ugari erabili izan ditu bere esperimentuetan. David Bowie, David Byrne, Laurie Anderson, U2, Devo, John Cale eta Robert Fripp bezalako artistekin egin izan du lan. 1970eko hamarkadan Roxy Music taldearekin ibili zen.