Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Enfantin, Prosper Barthélemy

Frantses ingeniaria, Le Père Enfantin izenaz ezaguna (Paris, 1796 - Paris, 1864). Sozialista zen, eta Saint-Simonen teoriak zabaldu zituen bere bizitza guztian. Obra publiko ugariren proiektuak egin zituen, Suez-ko ubidearena, besteren artean. Frantziako burdinbide sarearen proiektua ere berak egin zuen. Idazki ugari utzi zuen.