Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Enbeita Ealo, Jon

Bizkaitar bertsolaria (Muxika, 1950). Bertsolari txapelketa Nagusietan finalista izan da sarritan, 1980an bigarren izan zen, eta 1990 eta 1992an Araba-Bizkaiko txapeldun. Enbeitatarren hirugarren belaunaldiko kidea da, eta gai serio, sentikor eta tragikoetan trebetasun aparta erakutsi du. Poesian ere jarduna da eta bi liburu kaleratu ditu: Inguruaren arduraz (1980) eta Enbeitatarrak (1999).