Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Emmanuel, Maurice

Musikagile eta musika-jotzaile frantsesa (Bar-sur-Aube, 1862 - Paris, 1938). Parisko Musika Eskola Nazionaleko irakasle eta Sainte-Clotilde kaperako maisua izan zen. Utzi dituen obra ugarien artean, aipagarriak dira Salamine opera (1929) eta Histoire de la langue musicale obra teorikoa (bi liburuki, 1911-1918).