Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Emin Pacha

(Eduard Schnitzer, Mohammed Emin Pacha deitua). Bidaiari eta kolonizatzaile alemaniarra (Oppeln, Silesia, 1840 - Kanena, Kongo, 1892). Medikuntza ikasketak egin zituen. Turkian jardun zuen Isamel Hakki patxaren zerbitzuan (1871). 1875ean Sudanera jo zuen eta handik Egiptora igaro zen (1876). Ekuatoreko herrialdeetako gobernari izendatu zuten 1878an. Mahdisten aurka borrokatu zen, beltzen salerosketa eragotzi zuen eta boliaren merkataritza bultzatu zuen. Bertako biztanleek hil zuten, Aintzira Handien lurraldea Alemaniaren kontura ikertzen ari zen bidaia batean.