Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Embirikos, Andreas

Greziar olerkaria (Brăila, 1901 - Atenas, 1975). Parisen ezagutu zuen surrealismoa, eta higikunde haren teknikak bere herriko poesian sartzen ahalegindu zen aurreneko idazlea izan zen. Idazkera automatikoaren bidez egin zituen lan asko; ametsezko giroa eta erotismoa izan zituen gai nagusi, sarri probokazioaren haritik. Obra nagusiak: Labe garaia (1935), Herriaren barrukaldean (1945).