Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ellsworth, Oliver

Estatu Batuetako legegizon, politikari eta diplomatikoa (Windsor, Conneticut, 1745 - Windsor, Conneticut, 1807). Estatu Batuetako Justiziako burua izan zen eta, Roger Shermanekin batera, Estatu Batuetako lege administrazio federala antolatu zuen (Conneticut Compromise, 1787). Independentziaren ondoren, kongresuko kide (1777-1784), Conneticuteko gobernari (1780-1784) eta Epaitegi Goreneko kide (1784-1789) izan zen. 1789. urtean senatari aukeratu zuten eta 12 emendakin proposatu zituen Konstituzioan sar zitzaten. 1791. urtean onartu zituen Kongresuak. Justiziako buru nagusi zelarik aldarrikatu zuen lege baten arabera, Estatu Batuetako hiritarrek beste nazioetako herritartasunik eskuratzeko biderik gabe geratu ziren, gobernu federalak horretarako baimenik ematen ez bazuen.