Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elikatze

Elikatu aditzaren aditz izena. || iz. Elikatze moduaren araberako hortz-haginak. v iz. Biol. Elikadura. v Elikatzean gorputzak zelulen ehunak eratzeko eta berritzeko behar dituen gaiak hartzen ditu eta baita behar duen energia ere. v Izaki bizien energia edo kaloria premiak. Izaki biziek energia sortzen ez dutenez gero, beren premietarako behar dutena kanpotik hartu eta aldatu besterik ez dute egiten. Organismoak energia hori beharrezkoa du ongi hazi eta osasuntsu bizitzeko. Izaki biziek era askotako energia premiak dituzte beren ezaugarriak kontuan hartuta eta baita ere une bakoitzeko energia irteera. Horren araberakoa ere izango da elikatzea. v Animalien elikatzea. Animaliak izaki heterotrofoak dira, eta horregatik gai organikoak dira horien elikagaiak; landareak, berriz, autotrofoak dira eta organikoak ez diren gaietatik (anhidrido karbonikoa, haizea, ura, lurreko mineralak) lortzen dituzte elikagaiak. Gizona ez da ez belarjale eta ez haragijale soila, orojalea baita, eta bateko zein besteko gaiak jan ditzake. Elikatzeak zenbait une ditu: bereganatzea, digeritzea, asimilazioa, desasimilazioa eta kanporatzea. Zeregin horietarako beharrezkoak dira protidoak, gluzidoak eta lipidoak. Elikagaietan, gai horiez gainera, bitaminak (tiamina, riboflabina, azido nikotinikoa, A, C, D, E, K, B12 bitaminak etab…) eta mineralak (kaltzioa, fosforoa, iodoa, burdina etab…) ere badira. Proteina ugari dago haragian, arrainean, arrautzetan, esnean eta abar; karbono hidratoa almidoian, azukreetan, garian, patatan…; lipidoak gurinean edo margarinan. v Landareen elikatzea. Landareek karbono hidratoak eta proteinak organiko ez diren gaietatik lortzen dituzte, fotosintesiaren bidez.