Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elijah, Aaron ben

Teologo judua (Konstantinopla, 1300-1369). Bere Bizitzaren Zuhaitza obran aristotelismoa arbuiatu zuen, eta judu erlijioaren antzinako ortodoxiari atxiki zitzaion. Gizonaren borondatearen lehentasuna eta profeten garrantzia aldarrikatu zituen. Eragin handia izan zuen ekialdeko eta sartaldeko juduen artean.