Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elektroshock

iz. Med. Garuneko zenbait eritasun sendatzeko erabiltzen den terapia mota, garunetik korronte etenezko deskarga txikiak denbora laburrez (2-3 segundo hamarren) igaroaraziz egiten dena. Astinduak izaten ditu eriak eta zenbaitetan konortea galtzen du. Gaur egun ez da asko erabiltzen, elektroshockak eragiten dituen astinduek eta giharren uzkurdura bortitzek ekar dezaketena baino arrisku gutxiagoko sendagaiak aurkitu baitira garuneko eta nerbioetako eritasunak sendatzeko (psikotropoak adibidez).