elektreto
iz. Elektr. Intentsitate handiko elektrizitate eremu baten eragina jasan ondoren bere polarizazioa mantentzen duen dielektrikoa. Dielektrikoaren alde bakoitzak, beste aldearen karga elektrikoarekiko kontrakoa den karga izaten du; karga positiboak eremu elektrikoaren alderako norabidea du eta negatiboak berriz, eremu elektrikoaren kontrakoa. Eguchik egin zuen lehenengo elektretoa; argizari eta erretxin nahastura bat intentsitate handiko eremu elektriko batean jarrita sortu zuen. Gaur egun bario titanatoa erabiltzen da elektretoak egiteko.