Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eleizegi, Migel Joakin

(«Altzoko erraldoia» deitua). Bere garaian Europako gizonik altuena izan zena (2,27 m) [Altzo, 1818 - Altzo, 1861]. Europako hainbat herritan barrena eraman zuten erakusgarri, baita Espainiako, Frantziako, Ingalaterrako eta Portugalgo errege-erreginen gorteetan aurkeztu ere. Berrogeita hiru urte zituela hil zen bere sorterrian, jaio zen bezain pobre. Hil ondoko urteetan, lapurtu egin zuten gorpua eta, dirudienez, Londresko museo batera eraman.