Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elche

(Katalanez, Elx). Espainia hego-ekialdeko hiria, Alacant probintzian (Valentziako Autonomia Erkidegoa). 181.658 (1991) biztanle. Hizkuntzak: katalana eta gaztelera. Bertako palmondo basoa Europako ederrena eta handiena da. v 1897. urtean agertu zen l’Alcudian (Elchetik 2 kilometrora) Elcheko Dama izena eman zitzaion emakumezko buru eder bat, K.a. V-III. mende bitartekoa. Santa Mariako eliza (XVII-XVIII. m.). Zapatagintza du industria nagusia; langileriaren bostenak laborantzan dihardu.  v  Historia. Elche, Iberiako zibilizazioaren hirigune garrantzitsua izan zen kartagotarrak eta, batez ere, erromatarrak bertaratu ziren arte. Julia Ilici Augusta izena eman zioten erromatarrek. Bisigodoen hiria izan ondoren, arabiarrek konkistatu eta landak ureztatzeko ubide sare zabal batez hornitu zuten lurralde osoa. Gaztelako erreinuak arabiarrei harturiko lurraldeetako bat izan zen 1244. urtean, eta 1304. urtean Valentziako erreinuko hiri bihurtu zen.