ekuazio
iz. Mat. Kopuru ezagunen eta ezezagunen arteko berdintza baldintzatua. Ekuazio bat ebatzi: kopuru ezezagunen balioak aurkitu. Aldagai edo ezezagun bakarreko ekuazioa: ezezagun horren balio egokiarentzat bakarrik egiaztatzen den ekuazioa. Adibidez, 3x+1=10; x=3. Aljebrako ekuazioak: ezezaguna aljebrako eragiketa arruntetara (batuketa, kenketa, biderketa, erroketa…) mendekotua duen ekuazioa. v Aztertu ziren lehenengo ekuazioak aljebrakoak izan ziren; horretarako, hainbat polinomio berdindu ziren beren artean, balio ezezagunak argitzeko. Hona hemen aljebra ekuazio sinpleen eredu batzuk:
ax + b = 0 ax2 + bx + c = 0.
Horien berdintzak horrela adierazten dira:


Lehenengo ekuazioak erro bakarra du, baldin eta a=0 bada, eta bigarrenak berriz bi erro erreal ditu (x eta x´).
Ekuazio kontzeptua, ordea, zabalduz joan da matematikak garatu diren neurrian, eta zenbakizko balioen ezezagunak funtzio bilakatu dira. Matematiketan era askotako funtzio ekuazioak erabiltzen dira gaur egun: diferentzial motako ekuazioak, integral motakoak, eta bien tartekoak (integrodiferentzialak). Ekuazio diferentzialetan ezezagunak deribatu gisa ageri ohi dira, batez ere. Honako adierazpena ekuazio diferentzialen eredu bat da:
f(d2y;dx2) = f(x,y)
Bertan x-en funtziotzat hartzen da y.
Integralen ekuazioetan ezezagunek integrazio zeinua izaten dute. Adibidez:

Integrodiferentzial ekuazioetan ezezagunak integrazio eta deribatu zeinuak izaten dituzte aldi berean. Adibidez:

a eta b konstanteak direlarik.
v Astr. Argiaren ekuazioa. Argi iturri batetik begiralea dagoen tokiraino iristeko erradiazio elektromagnetiko batek (argi uhinak) behar duen denborarena da. Argiaren lastertasuna oso handia denez (300.000 km/seg), denbora hori neurtu ahal izateko distantziek oso luzeak behar dute izan. Eguzkitik Lurrera heltzeko, esaterako, argiaren ekuazioa 8 minutu baino pixka bat handixeagoa da.