iz. Med. Gorputz atal edo organo bat tokiz kanpo egotea; gorabeheraren baten ondorioz, kokatuta egon beharko lukeen tokian ez egotea. Ektopia jaiotzatikoa edo geroago sortutakoa izan daiteke. Barrabilena, giltzurrunena eta kristalinoarena dira ektopia nagusiak.