Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eiximenis, Francesc

Kataluniako idazle eta teologo frantziskotarra (Girona, 1340 - Perpiñà, 1409). Filosofia eta teologia ikasketak egin zituen Valentzian, Kolonian, Parisen, Oxforden eta Erroman. Benedikto XIII.aren babespean, Jerusalemgo aitalehena eta Elnako apezpikua izan zen. Obra nagusiak: Lo cristià (Kristaua) eta El llibre de les dones (Emakumeen liburua).