Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eiherazain 2

iz. Zool. Blenidoen familiako arraina (Callionymus lyra). Bizkarreko hegala handia eta igitai itxurakoa dute arrek. Europako Atlantiko aldeko itsasertzetan, eta Mediterraneokoetan bizi da, ur handitan beti; 400 m azpira ere aurkitu izan da. Denbora luzean egoten dira itsas azpian geldi-geldi, harrapakinaren zain. Oskoldunak, soinberak eta harrak jaten ditu.