Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eiger

Berna aldeko Alpe mendietako gailurra, Interlakengo hego-ekialdean (Suitza), 3974 m. Igoera saio ugari egin dira ia beti izozturik ageri den Eigerwand izeneko ipar-mendebaleko horman. 1938. urtean igo zen alde horretatik, lehenbizikoz, Austriako eta Alemaniako mendizale talde bat.