Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ehiza

iz. Animaliak, harrapatzeko edo hiltzeko, esestea. Ehizan ibili. Ehiza zakurra. Ehiza baimena. || Hed. Emazte ehizan. || Ehizan atzeman den animalia. ik. ehizaki. Ehizari larrua kentzen. || Ehizan. Ehizan ibili. || Ehiza(-)txakur. Ehizan laguntzeko erabili ohi dena.  v  Gizonaren jarduera zaharrenetako bat da ehiza; izan ere, jateko eta animalia basatiengandik babesteko, edota besterik gabe kirol moduan aritzen zen ehizan antzinako gizona. XVI. mende bukaeratik aurrera, eskopeta erabili izan da. Bi ehiza mota bereiz daitezke: ehiza handia, piztia handiak, otsoak, oreinak eta basurdeak ehizatzen direnekoa; eta, ehiza txikia, untxiak, erbiak, eperrak, usoak eta antzekoak ehizatzen direnekoa. Ehiza legeen bidez araututa dago mundu osoan: ehizarako lurraldeak mugatuak izaten dira, baita ehiza garaiak ere; ezin daiteke edozein animalia ehiza, ezta edozein adinetako edo sexutakoa ere.