Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eguzkitza Bilbao, Andolin

Bizkaitar hizkuntzalari, idazle eta irakaslea (Santurtzi, 1953 – Bilbo, 2004). Alemanian eta AEBetan egin zituen ikasketak. Filosofia eta Letretan doktorea zen, eta EHUko irakaslea izan zen Gasteizko campuseko Filologia Fakultatean. 1997an Euskal Idazleen Elkartearen buru hautatu zuten, eta kargu horretan iraun zuen 2001era arte. Euskaltzain ere izan zen. Aralar alderdi politikoko kide izan zen. Eleberriak (Lehen orenean, 1970; Urkidian zehar, 1987; Herioaren itzalpeetan, 1998) eta olerki liburuak (Orhiko mendirantz urratsez urrats, 1986; Mila urte igaro eta, ura bere bidean, 1993; Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki, 2004) idatzi zituen.