Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eguskitza Meabe, Juan Bautista

Bizkaitar idazlea eta itzultzailea (Lemoa, 1875 - Lemoa, 1939). Zornotza eta Gasteizen egin zituen Apaiz ikasketak, 1879-1899 bitarteko urteetan. Sardá y Salvany-ren obra bat itzuli zuen Garbitokiko arimaren illa izenburupean, 1915. urtean. Handik lau urtera euskaltzain izendatu zuten. Kirikiño saria jaso zuen 1930. urtean Emakume Euskotarrak artikuluari esker. 1933. urtean bizkaierara itzuli zuen Frantzisko Balzolak gipuzkeraz eginiko Argi Donea otoitz-liburua. Bi urte geroago, Gizarte auzia: ugazaba eta langille arteko gora-berak gai sozialak azaltzen dituen obra eman zuen argitara (1935). Artikulu ugari idatzi zuen Ekin, Jaungoiko Zale, Euskera, RIEV eta Yakintza aldizkarietan. Gramatika legeei estu lotu zitzaien idazle garbizalea zen Juan Bautista Eguskitza.