Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egileor Orueta, Manuel

Bizkaitar politikaria (Abando, 1884 - Zornotza, 1970). Ingeniaritza ikasketak egin zituen, eta politikan nabarmendu zen. EAJ alderdiko Bizkai Buru Batzarreko kidea izan zen 1915-1917 bitarteko urteetan; diputatu aukeratu zuten Durangaldean 1917an, eta ondoren Amurrioko alkate; Bizkai Buru Batzarreko lehendakariordea (1923) eta diruzaina (1930) izan zen. Bizkai Buru Batzarreko lehendakari hautatu zuten 1935. urtean. Ikasle eta Marcos de Uriarte ezizenez izenpetzen zituen bere idazkiak. Aberri aldizkariaren sortzaile eta lehen zuzendaria izan zen; Bizkaya por su independencia berriro argitaratzen lagundu zuen. Eztabaida biziak izan zituen nazionalista moderatuekin. 1937ko ekainean erbestera jo behar izan zuen; Ingalaterran 10 urtez egon ondoren, Parisa eta geroago Lapurdira joan zen. Arana Goiri´tar Sabin en la historia de Euzkadi liburua idatzi eta Obras completas de Sabino Arana lehen bildumako hitzaurrea prestatu zuen.