Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egibar Artola, Joseba

Gipuzkoar politikaria (Andoain, 1960). Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da. Zuzenbidean lizentziaduna da, eta administrazioko funtzionarioa. Eusko legebiltzarkidea da 1990. urteaz geroztik. 1987tik 2000ra EAJren Gipuzko Buru Batzarreko buru izan zen eta urte horretan Euzkadi Buru Batzarreko kide hautatu zuten, baita EAJren bozeramaile ere. EAJren barruan Xabier Arzalluzen irizpideekin bat egin izan du beti Joseba Egibarrek, eta ezker abertzalearekiko harremanak sendotzearen alde agertu izan da. Hori dela eta, Arzalluzekin batera berak jaso ditu talde ez-abertzaleen kritikarik latzenak. 2003-2004 bitartean, Euzkadi Buru Batzarraren lehendakaritzarako lehiatu zen, baina Josu Jon Imaz alderdikideak lortu zuen garaipena, alde txikiz bada ere. 2004tik 2007ra, Lizartzako alkate izan zen, ezker abertzalea legez kanpo utzia izan ondoren. 2006ko irailean, Josu Jon Imazek politika utziko zuela iragartzean, Egibarrek adierazi zuen ez zuela Euzkadi Buru Batzarraren lehendakaritzarako lehian jarraitzeko asmorik.