Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egeo

(Gr. Aigeus) Mit. Atenasko erregea, Pandionen semea. Medeari, bere hirugarren emazteari, uko egin zion, Teseo semea hil nahi zuelako. Minosen seme Androgeo hiltzeagatik, Minotauroaren kontra bidali behar izan zuen Teseo. Munstroak semea hil ziola uste izanik, bere izena daraman itsasora bota zuen bere burua.