Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egaña, Pedro

Arabar politikaria (Gasteiz, 1803 - Zestoa, 1885). Zuzenbide ikasketak egin ondoren, gerra aholkulari gisa aritu zen Granadako eta Jaengo Kapitain Nagusiaren zerbitzuan. 1838an kargua utzi eta fiskal izendatu zuten, Burgosko epaitegian. 1840. urtean diputatu hautatu zuten Gipuzkoan, liberal moderatuen aldetik. 1846an Justiziako ministro egin zuten; Gobernazioko ministro 1853an. Senatari, Espainiako gorteetako diputatu eta Arabako Diputatu Nagusia ere izan zen; Arabako politikari nagusietakoa izan zen XIX. mendean.