Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ega

Araba ekialdeko eta Nafarroa mendebaleko ibaia, Ebroren adarra. 122 km. Araban sortzen da: Toloñoko mendietatik datorren erreka batek eta Iturrietako mendietatik (Entziaren hegoaldean) jaisten den beste batek osatzen dute, Kanpetzun bat eginik, Ega ibaia. Sartalde-sortalde norabidean doa Lizarraraino. Hegoaldera abiatzen da ondoren eta Lerindik igaro eta gero, ura Ebro ibaian isurtzen du, Kalagorriko herrian. Ega ibaiak Mendatza, Kanpanarea eta Zamarka erreken ura jasotzen du eskuinaldetik; Urederra eta Irantzu ibaiena ezkerraldetik. Kanpetzu, Antzin, Legaria, Murieta, Zubielki, Arbeitza, Lizarra, Iratxe, Lerin, Carcar, Andosilla eta San Adriango herrietatik igarotzen da. Ebro ibaiak Nafarroatik jasotzen dituen hiru adarretan urriena da.