Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

efemeride

iz. Astron. Izarrek edo planetek urteko egun bakoitzean zein koordenada izango duten zehazten duten taulak. Deskribapen horiek ezinbestekoak izan dituzte marinelek, itsasoan non zeuden jakin ahal izateko. Astronomoek ere erabiltzen dituzte, egun bakoitzean izarrak edo planetak aurkitzeko teleskopioa nora zuzendu jakiteko. Argizagi garrantzitsuenen irteera eta sarrera orduen, eklipseen eta zeruko beste hainbat gertaeraren berri ere ematen dute.