Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

edo 1

juntg. Zenbait (gehienetan bi) hitz, sintagma edo perpaus lotzen ditu. a) (Azaltzen dituzten aukeratako bat soilik gauzatzen dela adieraziz). ik. ala; edota. Bata edo bestea aukeratu behar da. Latinez, frantsesez edo beste erdaraz idatziak. b) (Bi aukerak gerta daitezkeelarik). Frantsesez edo ingelesez jakitea eskatzen dute. || (Kopuru bat gutxi gorabehera adierazteko). Hamar edo hamabi gizon harrapatu dituzte. || (Bi hitzen baliokidetasuna adieraziz). Aitabitxi edo aita pontekoa. || (Edo-ren ondoko partea agertzen ez dela, aurrekoa zehaztasun handirik gabe ematen dela adieraziz). Zoratu edo egin omen da. Lau orrialderen edo gorabehera. || Edo… edo… (bi aukeratako baten baztertzea azpimarratzeko). Edo zorra kitatu edo gauza bihurtu, ez dago besterik.