Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Edison, Thomas Alva

Estatu Batuetako asmatzailea (Milan, Ohio, 1847 - West Orange, 1931). Bere kasa ikasi zuen. 1864an telegrafo duplex bat asmatu zuen. Telegrafo honen bitartez lortu zen lehenengo aldiz mezuak bi norabide desberdinetan, aldi berean, bidali ahal izatea. 1876an lantoki bat eraiki eta bertan asmakizun ugari egin zituen, batez ere elektrizitatearen arloan: fonografoa (1877), hari gorizko bonbilla (1878). Jaulkipen termo-ionikoa ere aztertu zuen. Kinetoskopioa asmatu zuen (1893).  v  Edison efektua. Elektr. Edisonek 1884an lehen aldiz aurkitutako gertaera honen arabera, lanpara batean gorituta dagoen metal hari batek elektroiak jaulkitzen ditu, eta jaulkitako elektroiak bere aurrean jarrita dagoen metalezko xafla batera igarotzeko gai dira. Hauxe izan zen lehenengo irrati balbulen, diodoen eta gaur egungo elektronikaren abiapuntua. Efektu hau balbula elektronikoen abiapuntutzat hartzen da gaur egun.