Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Echegaray Eizaguirre, José

Espainiar idazlea (Madril, 1832 - Madril, 1916). Jatorri euskalduneko etxe batean sortu zen. Finantza ministroa izan zen 1874. urtean eta Banco de España banketxea sortu zuen. Madrilgo ingeniaritza eskolako irakaslea izan zen eta ospe handia izan zuen Espainian matematikari gisa. Obra nagusiak: El libro talonario (1874), La esposa del vengador (1874), En el puño de la espada (1875), O locura o santidad (1876), En el seno de la muerte (1879), El gran galeoto (1881, bi aldiz zinemara eramana), Un crítico impaciente (1891) eta Mariana (1892).  v  1904an, Literaturako Nobel saria jaso zuen Frédéric Mistral idazle okzitaniarrarekin batera.