Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ebaketa

iz. Ebakitzea, ebakia. ik. ebakera. v Mat. Multzo bateko eta besteko elementuak batera dituen multzoa eratzen duen eragiketa. Bi multzoren ebaketa. ik. bilketa. Ebaketa egin. v Teknol. Pieza bat edozein sistemaz ebakitzea. ik. epai. v Biol. Zuntzak edo animalien eta landareen ehunak ikertu ahal izateko, alderik alde ebakiz, ateratzen den xafla mehea. v Suzko ebaketa. Burdina ebakitzeko erabiltzen da. Burdina berotu eta oxigenoarekin erreakzionarazten zaio (3Fe + 2O2 = Fe3O4 + beroa). Metal guztiak erraztasun berberaz ebakitzen ez direnez gero, era askotako gas nahasturak eta sistemak erabiltzen dira. Oxigeno + azetileno edo oxigeno + hidrogeno edo propano nahasturak erabiltzen dira gehien. v  Arku elektrikozko ebaketa. Metala beroaren eraginez urtuz egiten den ebaketa. Gaur egun asko erabiltzen da, energia handiko bero iturria delako. Ikatz edo grafitozko elektrodo gogorrak edo metalezkoak erabiltzen dira horretarako. v Ebaketa angelua. Ebaketa egiteko erabiltzen den tresnak ebakitzeko piezarekiko duen angelua.