Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eauze

(Gaskoiz, Euze; Lat. Elusa). Gaskoniako hiria, Gers departamenduan, Armagnac lurraldean. 4.479 biztanle. XVI. mendeko eliza, etxe eta jauregi zaharrak (Joana Albretekoaren etxea, XV. m.). Armagnac edari bizi ospetsuak, foie gras delakoa eta ardoa.  v  Historia. Eauze Akitaniako Novempopulania edo bederatzi hiri nagusietako bat izan zen. Bertakoak euskaldun akitaniarrak ziren eta Eauze Baskonia eta Akitaniako Dukerriko hiria izan zen Eauze, XI. mendean Ingalaterrako koroaren mendean geratu zen arte. Armagnac lurraldeko mahats biltzaileen hiri nagusia izan da Eauze historian.