Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eastman, George

Estatu Batuetako asmatzailea eta industria gizona (Waterville, New York, 1854 - Rochester, New York, 1932). 1878. urtean zilarrezko gelatina-bromuroz eginiko lehen argazki plakak egin zituen eta 1880an Kodak enpresa sortu zuen. Pelikula bilgarria asmatu zuen 1884an eta eskuko argazki makinak 1888an. 1889. urtean nitrozelulosazko pelikula gardena egin zuen. 1932. urtean bere buruaz beste egin zuen; dirutza handia utzi zuen karitate lanetarako.  v  Eastmankolorea. Kolorezko argazkiak egiteko sistema, film positiboak egiteko balio duena. Zineman ere erabiltzen da. 1950. urte aldera asmatu zuen Eastman Kodak enpresak.