Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eanes, António dos Santos Ramalho

Portugaldar politikari eta militarra (Castelo Branco, 1935). 1974ko estatu kolpean parte hartu zutenetako bat da. Errepublikako lehen lehendakaria izan zen bi agintaldiz (1976-1986); sozialisten, sozialdemokraten eta kristau demokraten sostengua izan zuen agintean egoteko. Portugalgo Irrati Telebistako buru izan da, baita Armadaren Estatu Nagusiko buru ere. Lan handia egin du kanpo politikan, portugesa hizkuntza ofiziala zuten Afrikako herrialdeekiko harremanak sendotzen batez ere.