Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

durdula

iz. Zool. Zozoaren familiako txoria (Turdus pilaris). 25 bat cm izaten da luze. Burua eta bizkarra kolore grisekoak ditu, eta isatsa iluna, beltza ia. Paparra hori-gorrixka du, eta marra beltzak ditu paparrean eta alboetan. Europako iparraldean eta Asian erruten ditu arraultzak, eta Europan, Asian, Afrikan eta Turkestan hegoaldean, eta India ipar-ekialdean bizi da.