Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duncan, Isadora

Estatu Batuetako dantzaria (San Francisco, 1877 - Niza, 1927). Antzinate klasikoan oinarriturik berritu nahi izan zuen dantza. Tunika greziar batez eta oinutsik aritzen zen dantzan. Eragin handia izan zuen Errusiako balleteko errealizatzaileengan.