Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Du Maurier, Daphné

Britainiar idazlea (Londres, 1907- Kornualles, 1989). Ingalaterrako idazlerik irakurrienetako bat da. Bere eleberriei giro gotikoa darie, eta maitasuna, abentura, herrimina eta suspensea bezalako osagaiak dituzte. Hogei urte zituela argitaratu zuen lehen eleberria, Amodiozko katea (1931), eta berehalako arrakasta izan zuen. Aita aktore ospetsua zen, eta haren bizitzan oinarrituta Gerald, A Portrait (1934) argitaratu zuen. 1936koa da bere lehen best-sellerra: Jamaikako aterpea. Eleberri horretan piratak, kontrabandistak, arriskuan dauden emakume ederrak eta ezkutuko maitasunak biltzen dira. Liburu horretan oinarrituz, Hitchcock-ek film bat egin zuen, eta gauza bera egin zuen Rebecca (1938) liburuarekin. Hogeita hamar urte zituenerako, idazle ospetsua zen mundu osoan eta ikaragarri aberatsa. Beste lan batzuk dira: Erregeren jenerala (1946), Nire lehengusina Rachel (1951), Branwell Brontë-ren infernua (1960).