Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Drut, Guy

Frantses atleta (Oignies, 1950). Montréaleko Olinpiar Jokoetan (1976) 110 metroko hesi lasterketan txapeldun izan zen. Ondoren politikaren munduan sartu zen. Gaztetan oso lasterra izan zen dekatlonaren alorrean, eta ondoren, 1960ko hamarraldian, 110 metroko hesi lasterketan hasi zen. 1969an Europako junior saileko errekorra egin zuen, 1974an senior saileko Europako txapeldun izan zen, eta 1975ean munduko txapeldun. Zortzi alditan izan zen Frantziako txapeldun. 1975. urteaz geroztik, politikaren munduan aritu zen, eta 1985-1989 urteen bitartean Parisko udaletxean lan egin zuen. 1995-1997 bitartean, Alain Juppéren gobernuan, Gazteria eta Kirolak saileko ministro izan zen, 1992. urtean Coulommierseko alkate izendatu zuten eta 1996az geroztik Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kide da.