Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Druon, Maurice

Frantses idazlea (Paris, 1918). Idazkera errealista erabiliz, 1940. urtea baino lehenagoko gizarteari buruzko eleberri sortak idatzi ditu. Abentura historiko arrakastatsuak ere idatzi ditu: Les Grandes Familles (1948-1951, Familia handiak), Les Rois maudits (1955-1966, Errege madarikatuak). Frantziako Akademiako kide izendatu zuten 1966an. Joseph Kessel-ekin batera, gudularien abestien hitzak idatzi ditu. Kultura arazoetako ministroa izan zen 1973. urtetik 1974. urtera.